Josu Jon Imaz, Refino arloaren zuzendari exekutiboa
2010-07-29
Repsolek Josu Jon Imaz izendatu du Refino arloaren zuzendari exekutibotzat, eta Puertollano, Cartagena, Tarragona, A Coruña zein Muskizko findegien ardura izango du. Oraingo zuzendaria, César Gallo, Repsol Fundazioa ren gerentea izango da.
Josu Jon Imaz
Josu Jon Imazek Energia Berrien zuzendari exekutibo zein Petronorren lehendakari izaten jarraituko du. Victor Pérez de Gezuraga, gaur egungo Petronorren zuzendari nagusia, izango da konpainiaren exekutiborik gorena.
Aldaketok irailaren batetik aurrera jarriko dira indarrean.
