« Volver a la noticias

Repsol-ek 1.338 milioiren irabazi garbia lortu 2010eko lehen seihilekoan

30-07-2010

Repsol -ek 1.338 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2010eko lehenengo seihilekoan, iaz baino % 38,9 gehiago. Emaitza horrek barne hartzen du Upstream jarduerari loturiko pisu handiagoari dagokion zerga tasa altuagoa.

Repsol-ek 1.338 milioiren irabazi garbia lortu 2010eko lehen seihilekoan

Antonio Brufau, Repsolen lehendakaria

Emaitza operatiboa 3.004 milioi eurokoa izan zen, 2009ko lehenengo seihilekoan izandakoa baino % 81,7 handiagoa.

Emaitza horiek petrolio gordinaren (% 49,5 Brent) eta gasaren (% 11,9 Henry Hub) nazioarteko prezioen hazkunde ingurunean lortu ziren. Testuinguru horretan, Repsol-ek % 3 eta % 22,7 hobetu zituen, hurrenez hurren, petrolio gordina eta gasa gauzatzeko prezioak.

Horrela, nabarmentzekoak dira Upstream arloko (Esplorazioa eta Ekoizpena) ustiapen emaitzaren hazkundea, 2009ko lehenengo seihilekokoa baino % 14,9 handiagoa izan baita, aipatu bezala, petrolio gordinaren eta gasaren nazioarteko prezioen hazkundeak lagunduta, eta ekoizpenaren eta mix-aren hobekuntzaren hazkundea.

2010eko lehenengo seihilekoan, Repsol-ek % 4,9 handitu zuen hidrokarburo ekoizpena aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta, gainera, bere produktu saskiaren osaera hobetu zuen, likidoen pisua handituz.

Downstream-aren negozioko eraginkortasunak, fintze eta marketin tarte integratuaren hazkunde nabarmenarekin, negozio kimikoa berreskuratzearekin batera, emaitzak hobetzen lagundu du. Horrela, 2010eko lehenengo seihilekoko arloko ustiapen emaitza 928 milioi eurokoa izan zen, 2009ko seihileko berean baino % 46,1 gehiago.

YPF-ren emaitzak % 83,8 hazi dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, funtsean, prezioak nazioartekoen parera hurbildu direlako.

Halaber, Gas Natural Fenosa partaideak 551 milioi euroko ustiapen emaitza lortu du, 2009ko aldi berean baino % 65 gehiago.

Seihilekoaren amaieran, Repsol-en likidezia 7.308 milioi eurokoa zen, 2009. urte amaieran baino 1.316 milioi euro gehiago, eta finantza ratioak ere hobetu ziren. Ekainaren amaieran, konpainiaren finantza zor garbia, Gas Natural Fenosa kenduta, 4.996 milioi eurokoa izan zen, 2009ko abendukoaren ildotik.